Edukira joan
Mintzamena

Mintzamen-proba 1

Azterketan bi zati daude, epaimahaiaren aurrean. Hemen bakarka praktikatuko duzu: zure ahotsa grabatuko da (gailu honetan bakarrik), eta gero entzun, irakurri eta ebaluatuko duzu.

Urduri jartzen bazara, irakurri hau lehenik

Transkripzio automatikoa Chrome eta Edge nabigatzaileetan dabil. Firefox eta Brave-n grabatu eta entzun daiteke, baina transkripziorik gabe.

1. zatia: gaia garatu

prestatu 20 min, hitz egin 5 min

Iritzi-zutabe bat irakurri, eskema bat prestatu, eta zure iritzia eman.

  • Mugikorra afarian

    Zer iruditzen zaizu etxean mugikorraren erabilerari arauak jartzea? Nola eragiten du mugikorrak familia- eta lagun-harremanetan?

  • Bizikletak eta espaloiak

    Bizikleta hirian: abantailak eta arazoak? Nork du ardura: txirrindulariek ala udalak?

2. zatia: bat-bateko elkarrizketa

5 min bakoitzak

Rol bat aukeratu. Satorrak hartuko du bestea: haren esaldiak pantailan agertuko dira, eta zuk erantzun egingo diezu.

  • Telelana, etorkizuna?

  • Etxeko lanak, beharrezkoak?